Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/02/03

Topoa lurperatzeko proiektuari buruzko informazio-saioa Ibaiondo frontoira lekualdatuko da

Otsailaren 9an

Pasaitar askok erakutsitako interesa ikusita, topoaren lurperatzeari buruzko informazio-saioa, datorren asteazkenean, otsailaren 9an, 19:00etan egitekoa dena, Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian egingo da. Kokaleku berriari esker, bileraren aforoa nabarmen handituko da, osasun-agintarien gomendioei jarraikiz. Covid19ak eragindako egoera dela-eta, jardunaldira bertaratu ahal izateko, beharrezkoa da esteka honetan izena ematea. Jada izena eman dutenek ez dute izenik eman beharko.

Kokapen berriak sortzen dituen arazo teknikoak konpontzen badira, saioa streaming bidez emango da udaleko web orri eta sare sozialetan.

Gogorarazten dugu lurperatze-lanen informazio-prozesua osatzeko, erakusketa dibulgatzailea egingo dela, panelekin, irudiekin eta hainbat material grafikorekin. Erakusketa hori interesatuen eskura egongo da Antxoko Kultur Etxeko auditorioan, otsailaren amaiera arte. Interesdunek informazio-saioaren edukia ikusi ahal izango dute horretarako prestatutako pantaila batean. Pantaila horretan, ETSko teknikariek emandako azalpenak emango dira egunero. Halaber, informazio-material horiek eskuragarri egongo dira Pasaiako Udalaren web orrian.

Pasaiako Udalak barkamena eskatzen die pasaitarrei, informazio-saioa lekualdatzeak sortutako eragozpenengatik.

 

ZUZENEKO EMANALDIA (2022ko otsailaren 9an, 19:00etatik aurrera)