Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/09/30

Pasaiako Badia Aktiboa: Tipi-Tapa 2020-2021

Urritik aurrera jarduera fisiko moderatua hirugarren adinekoentzat

Ezagunak dira jarduera fisikoa egiteak pertsonen osasunean dituen eragin onuragarriak. Eta haiek garrantzi berezia hartzen dute adin handiena dutenen artean.

Nahikoa eta gehiegi frogatua dago zer-nolako eragin onuragarria duen eskuarki jarduera fisiko moderatua egiteak. Jarduera fisikoa erregulartasunez egitea osasunerako lehentasunetako bat da, gaixotasun kroniko-degeneratiboei aurrea hartzeko, batez ere hirugarren adinean.

Programa aurrera eramateko beharrezkoa den tokiko sarea antolatuta dago eta azkeneko 3 urteetan hain arrakastatsua den programa egonkortu egin da. Azken urteetan garapen handia izan du barruti bakoitzeko hiri ibilbideen sareak, eta era berean barruti bat bestearekin edota udalerri mugakideekin lotzen duten sareek ere, eta horrela hainbat ibilbide sortu dira, zailtasun maila ezberdinekoak.   


Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailaren Badia Aktiboa estrategiaren erronka izan da udalerriko jubilatuen elkarteak programaren erreferente nagusiak izatea. Hori dela eta, urriaren lehenengo egunetan abiatuko da “Tipi Tapa badia inguratu” programa Pasaiako Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak herriko  4 Jubilatu elkarteekin batera antolatuta.

Urte berezia izaten ari bada ere, 2020-2021 ikasturtean Tipi-Tapa egitasmoa martxan jartzea erabaki da osasun agintariek ezarritako segurtasun baldintza guztien bermearekin.

Esan beharra dago, halaber, konfinamendu garaian Tipi-Tapa etxean-ek arrakasta itzela izan zuela, 80 bat lagunek parte-hartu zuten eta denen artean bi hilabetetan 13.414.045 pauso ematea lortu zen, lau barrutien arteko erronkari esker.

Esan bezala, aurten segurtasun neurri guztiak bermatuz, ohiko tipi-taparen formatua aktibatuko da eta, aurreko ikasturtean bezala, 4 barrutietan jarriko da martxan.  

Jarraian, barruti bakoitzeko Tipi-Tapa egunak eta ordutegiak ikus ditzakezue:

  • PASAI DONIBANE Osteguna / Jueves 10:30 Donibaneko kiroldegia.
  • TRINTXERPE Ostirala / Viernes 10:30 Trintxerpeko Alkateordetza ondoko Gernika plaza.
  • SAN PEDRO Astelehena / Lunes 9:30 San Pedroko Udal gimnasioa.
  • PASAI ANTXO Larunbata / Sábado 09:00 Antxoko Ibaiondo pilotalekua.

Tipi-taparako Covid-19 protokoloa

  • Musukoa derrigorrez jantzia eduki behar da saio guztian zehar. Hala ere, kasuan kasu, salbuespenak egon daitezke, arnasa modu egokian hartzeko arazoak suertatzen badira; kontuan hartuko dira parte-hartzaile bakoitzaren patologiak, beroa, intentsitate handiko momentuak (eskailerak, maldak...). Halakoetan musukoa nola erabili behar den azalduko da. Betiere, indarrean dagoen OSASUN SAILAREN 2020ko abuztuaren 19ko 3330 AGINDUAn jasotakoa bete beharko da (Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez ere 10 pertsonako taldeetan, aldi berean. Aire libreko praktika hori maskararik gabe egin ahalko da). Edota etorkizunean argitaratzen diren bestelako aginduen baitan egokituko da.
  • 10eko taldeak izan beharko dira eta 1,5 metroko distantzia mantendu beharko da momentu oro partaideen artean, eta baita gainerako pertsonekiko ere.
  • 10 pertsona baino gehiago agertuz gero, 2 talde sortuko dira. Bi talde horien arteko distantzia 10 metrokoa izango da ibilbide osoan zehar.
  • Abiapuntuak: irteera guneetan parte-hartzaileen arteko distantziak bermatuko dira eta gune jendetsuen inguruak saihestuko dira.
  • Egun bakoitzean etortzen diren pertsonen zerrenda osatuko da.
  • Ibilketa taldeak txalekoekin eta programaren motxilekin identifikatuta joango dira.
  • Parte-hartzaileek ezingo dute haien artean ezer partekatu: ur botilak, aterkiak…

Eraman beharreko materiala

  • Musukoa
  • Ur botila eta motxila.
  • Gel hidroalkoholikoa
  • Arropa eta oinetako erosoak.

Gogoan izan:

Tipi-Tapan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik, nahikoa da dagokion orduan hasiera puntura joatea eta parte hartzea.

Edozein zalantza izanez gero, deitu 634 555 049ra edota idatzi aktibatu@pasaia.net-era.

ANIMATU ETA ASTINDU ZUEN  GORPUTZAK