Eduki publikatzailea

Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko ordenantza. Aldaketaren hasierako onarpena

Erreklamazio eta iradokizunak aurkezteko epea, abuztuaren 19a arte

Udalbatzak 2020ko ekainaren 30an egindako bilkuran erabaki du hasierako onarpena ematea Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko udal ordenantza arautzaileari.

Iragarki honen bitartez, jendaurrean jartzeko izapidea eta interesdunentzako entzunaldiaren izapidea abian jartzen dira, 30 egun baliodunez, erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.

Erreklamazio edo iradokizunik aurkezten ez bada, hasierako onarpen hau behin betikoa izango da.

Iragarkia 2020ko uztailaren 6an argitaratu zen GAOn

 

TESTU BATERATUA

PDF (0,16 Mb)

Aldaketak kolore gorrian azaltzen dira.