Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/05/17
Udalak “Tere batelera” ipuin kontaketak antolatu ditu Ludoteketan herriko ondarea ezagutarazteko
Maiatzaren 21etik 28ra bitartean, 3 emanaldi antolatu dira
Pasaiako Udalak "Tere batelera" ipuin kontaketak antolatu ditu herriko Ludoteketan. Nerea Intxausti ipuinaren egilearen eskutik, haurrek Pasaiako ondare historikoa ezagutzeko aukera izango dute ondorengo egunetan:
- Maiatzaren 21ean, asteartea, 18:45ean, Trintxerpe-San Pedroko Ludotekan.
- Maiatzaren 22an, asteazkena, 18:45ean, Donibaneko Ludotekan.
- Maiatzaren 28an, asteartea, 18:45ean, Antxoko Ludotekan.
Tere batelera ipuinaren helburua da Pasaiako bateleren historia eta garrantzia gazteei erakustea. Batelari izateko aukera izango duen San Pedroko neska baten istorioa kontatzen da. Eskaintza horri ezin izango dio uko egin.
Errekorra Ludoteketan
Aurtengo ikasturtean Pasaiako Ludoteketan inoiz baino haur gehiago izan dira, 259 bazkide zehazki. 31 urtean izan den kopururik handiena da.
Julen Rodríguez, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen zinegotziaren esanetan, “Ludoteketan kalitatezko zerbitzu hezitzailea eskaintzen dugu. Gainera, azken urteotan Ludoteketan egiten ari garen azpiegituren berritze-prozesuak, (datozen urteotan ere jarraipena izango duenak), badu eragina aipatutako datuetan, Ludoteka funtzional eta modernoak eskaintzen ditugulako”.