Argitaratze-data: 2022/09/19
Tailerrak: “Berdintasunaren aurrean, gizonok zer?”
Urriaren 5etik 26ra Antxon, Donibanen eta San Pedron
Berdintasunaren aurrean, gizonok zer? Izeneko saioak egingo dira Pasaiako hiru barrutitan: Antxon, San Pedron eta Donibanen.
Saio hauen helburua da, batetik, gizonok indarkeriaren adierazpen desberdinak identifikatzea, eta berdintasuna lortzera bidean, horien aurkako jarrerak garatzea; eta, bestetik, egunerokotik hasiz, berdintasunaren bidean jartzeko tresna eta dinamiken inguruan hausnartzea.
Barruti bakoitzean bina orduko bi saio egingo dira, 17:30etatik 19:30etara, eta saio horietan gizontasun ereduak eragiten dituen bizipen eta indarkeriak mahai gainean jarriz hausnarketa pertsonal zein kolektiboak sustatuko dira.
Izena emateko honako helbidera idatzi behar da: berdintasuna@pasaia.net.
- Urriak 5 - 10 San Pedroko erakusketa gela
- Urriak 13 - 20 Antxoko Gizarte Ekintzako bulegoa
- Urriak 19 - 26 Donibaneko Kulturgunea