Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/11/02

Praktika antiarrazisten inguruko lan saioa, Cony Carranzarekin eta Emilia Larrondorekin

Azaroaren 6an, Trintxerpen

Azaroaren 6an, 17:30etan, Trintxerpeko Alkateordetzan, jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko gunean, praktika antiarrazisten inguruko lan saioa gidatuko dute Cony Carranza Castrok, jatorriz salvadortarra den herri hezitzaile feminista antiarrazistak eta Emilia Larrondok, ikertzaile feminista eta antiarrazistak.

Irakurri Carranzari pasaden astean egindako elkarrizketa, Berrian. 

Aldez aurretik, izena ematea asko eskertuko genizueke, eta haurtzaindegi zerbitzua behar izanez gero ere, idatzi berdintasuna@pasaia.net helbidera edo deitu 943 34 40 34 (910) telefonora.

Sareak sortzen jarrai dezagun! Zatoz eta batu!