Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/04/22

Zabalik da Ibaiondoko kantina zein Trintxerpeko eta San Pedroko jubilatuen etxeetako tabernak kudeatzeko hautagaitzak aurkezteko epea

Proposamenak: Ibaiondo, apirilaren 28a arte. Jubilatuen etxeetako tabernak, maiatzaren 5a arte

Antxoko Ibaiondoko kantina, Trintxerpeko jubilatuen taberna eta San Pedroko jubilatuen etxeko taberna kudeatzeko proposamenak jasotzeko epea irekia dago.

Aurkeztu beharreko agirien eta bete beharreko baldintzen informazio zehatza Pasaiako Udalaren kontratazioaren profilean kontsulta daiteke dagoeneko. Edonola ere, hauek dira kontratu bakoitzaren xehetasunak:

Antxoko Ibaiondoko kantina

  • Helburua: ostalaritza-zerbitzua ematea instalazioko kantinan/tabernan eta frontoiaren erabilerari lotutako kirol-kudeaketa egitea.
  • Hortaz, instalazioen eta  elementuen garbiketa eta mantentze-lanak egin beharko dira, bai kantinarenak, bai pilotalekuarenak, terraza eta komun autogarbigarria barne.
  • Bizikleten alokairuaren kudeaketa ere esleipen honen barruan dago.
  • Iraupena: kontratuak urtebeteko iraupena izango du, eta urtero luzatu ahal izango da beste hiru urte bete arte (4 urte, guztira).
  • Kanona: esleipendunak hilabeteko kanona ordaindu beharko du, eta gutxienez 433,33 eurokoa izango da hilero (358,13 euro gehi BEZari dagozkion 75,2 euro), betiere lizitatzaileak eskaintza hobetzen ez badu.
  • Eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da, gaueko 23:59an.

Trintxerpeko jubilatuen etxeko tabernaren ustiapena

  • Helburua: taberna zerbitzuaren ustiapena. Honek barne hartzen ditu ondorengo lan hauek: taberna eta sukalde zerbitzua, instalazio eta tresnen garbiketa eta Jubilatuen Etxearen atezaintza-zerbitzua.
  • Iraupena: kontratuak urtebeteko iraupena izango du, eta urtero luzatu ahal izango da, beste hiru urte bete arte (4 urte guztira).
  • Kanona: esleipendunak hilabeteko kanona ordaindu beharko du eta gutxienez 1,00 eurokoa izango da hilero (kanon horri ez zaio BEZa aplikagarri), betiere lizitatzaileak eskaintza hobetzen ez badu.
  • Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da, gaueko 23:59an.

San Pedroko jubilatuen etxeko tabernaren ustiapena

  • Helburua: edaritegi zerbitzuaren ustiapenak barne hartzen ditu ondorengo lan hauek: edaritegi zerbitzua, instalazio eta tresnen garbiketa eta jubilatuen etxearen atezaintza-zerbitzua.
  • Iraupena: kontratuak urtebeteko iraupena izango du, eta urtero luzatu ahal izango da, beste hiru urte bete arte (4 urte, guztira).
  • Kanona: esleipendunak hilabeteko kanona ordaindu beharko du, eta gutxienez 1,00 eurokoa izango da hilero (kanon horri ez zaio BEZa aplikagarri), betiere lizitatzaileak eskaintza hobetzen ez badu.
  • Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da, gaueko 23:59an.

Kontratazio-prozeduraren inguruan edo kontratuen baldintzen inguruan zalantzarik balego, kontratazioa@pasaia.net helbidera idatzi edota 943344034 telefono zenbakira dei daiteke.