Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/04/23

Udaleko kultura, kirol eta gazteria zerbitzuen asebetetze-mailari buruzko azterlana

Azterlanak zerbitzuetan hautemandako kalitatea ebaluatuko du, eta pasaitarrek arlo horietan dauzkaten eskaerak jasoko ditu.

Izaskun Gómez, alkatea: “Pasaitarrek udalak ematen dituen zerbitzuei buruz duten pertzepzioa ezagutzeak zerbitzuak hobetzea ahalbidetuko du”. 
Pasaiako Udala kultura, gazteria eta kirol instalazioen eta zerbitzuen ebaluazioa egiten ari da. Azterlanaren helburua da erabiltzaileengandik informazio zuzena lortzea, arlo horietako udal eskaintzaren asebetetze-mailari eta jarduera horiek gauzatzen diren instalazioei buruz. Azterlana Oarsoaldearen laguntzarekin egiten ari da, eta, horretarako, enplegu-planaren bidez, Pasaiako langabetu bat kontratatu da, azterketa egiteko behar den ezagutza eta prestakuntza dituena.

Aurtengo lehen seihilekoan amaituta egongo den azterlana inkesta baten bidez egingo da: herritarrek lau barrutietan eskaintzen diren gazteria-, kultura- eta kirol-zerbitzuei buruz duten ezagutza- eta gogobetetze-maila ezagutzeko inkesta, zerbitzu horien erabiltzaile diren ala ez kontuan hartu gabe. Halaber, interesak, eskaerak eta iradokizunak aztertuko dira; udalak pasaitarren behar eta eskaerei ematen dien erantzuna hobetzeko helburuarekin. Izaskun Gómezek honako hau adierazi du: “pasaitarrek udalak ematen dituen zerbitzuei buruz duten pertzepzioa ezagutzeak zerbitzuak hobetzea ahalbidetuko du”.