Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/10/02
Stickfighting topaketa egingo da urriaren 10ean eta 11n Ibaiondo pilotalekuan
Hainbat adin eta mailatako erakustaldi eta tailerrak eskainiko dira
Urriaren 10ean eta 11n Stickfighting topaketa antolatu du Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan OpenLab42 elkarteak, Udalarekin elkarlanean.
Bi egunetan zehar, makilen borrokaren inguruko erakustaldiak eskainiko zaizkie zaleei, eta tailerrak ere egingo dira, bai hastapenekoak, bai borrokan esperientzia duten artistentzat.
Larunbat goizeko jarduerak adin guztietako pertsonei zuzenduta daude; igande goiza, berriz, arte martzialetan esperientzia duten praktikanteentzat pentsatuta dago.
Horra egitaraua:
LARUNBATA
- Dog Brothers erakustaldia
- 11:30etik 12:00etara
- Zuzendaria: Open Lab 42
- Edukia: lan teknikoaren eta sparring arinaren erakusketa
- Publikoa: adin guztiak
- Makil borroka tailerra, adin guztietako jendearentzat
- 12:00etatik 13:00etara
- Zuzendaria: Open Lab 42
- Edukia: jokoak, makilaren erabilera seguruaren hastapenak, oinarrizko mugimendu kontzeptuak eta makilarekiko errespetua
- Publikoa: Adin guztiak
- Makil borroka: oinarrien tailerra
- 17:00etatik 19:00etara
- Irakaslea: Benjamin Ritinier
- Edukia: mugimenduen oinarriak, eraso/defentsa egitura, segurtasuna eta makilaren biomekanika
- Publikoa: esperientziarik gabeko edo hasiberrien mailako helduak eta gazteak
IGANDEA
- Makil borroka: esperientziadunentzako tailerra
- 10:00etatik 14:00etara
- Irakaslea: Benjamin Ritinier
- Edukia: Sparring librea, sparring gidatua, makilaren integrazioa borroka eszenatokietan
- Publikoa: arte martzialetan esperientzia duten praktikanteak, bai kontaktukoak bai makiladunak, edozein estilo edo eskolatakoak








