Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/06/23

Aldaketak trafikoan eta aparkalekuan San Pedroko jaien ondorioz

Aldaketek ekainaren 26tik uztailaren 1era izango dute eragina.

Datorren ekainaren 26tik 30era ospatuko diren San Pedroko barrutiko jaien ondorioz aldaketak egongo dira ibilgailuen trafikoan eta aparkalekuan San Pedroko kaian (Arraunlari kalea).

Kale-mozketak Arraunlari kalean

Ekainaren 26tik aurrera ezin izango da ibilgailuz sartu Arraunlari kalera (kaia), Torreatze kalera eta Ondartxo pasealekura. Salbuespenez, goizean eta gauean (ekitaldiak amaitu ostean) bertakoei, mugikortasun urriko pertsonen txartela duten ibilgailuei eta zamalanak egin behar dituztenei baimenduko zaie sarbidea.

Zehazki, hau izango da ordutegien aurreikuspena:

  • Ekainaren 26an (osteguna): 14:00etatik aurrera itxiko da errepidea.
  • Ekainaren 27, 28 eta 29an (ostirala, larunbata eta igandea): 10:00etatik aurrera eta egun osoan zehar itxiko da errepidea.

Kontutan izan ordutegiak gutxi gorabeherakoak direla eta Udaltzaingoak alda ditzakeela trafiko eta segurtasun arrazoiak tarteko.

Aldaketak Arraunlari eta Torreatze kaleetako aparkalekuan

Ekainaren 26ko (osteguna) 08:00etatik uztailaren 1era (asteartea) 08:00etara ezin izango da aparkatu aipaturiko kaleetako balizatutako guneetan.

Gainontzean, soilik bertakoen txartela edo mugikortasun urriko pertsonen txartela duten ibilgailuek aparkatu ahal izango dute.

Aldaketa hauek sortutako aparkaleku gabeziari aurre egiteko, Hospitalilloko kaiaren bukaerako eremuan (San Pedroko lonjaren sarreratik gertuen dagoen eremuan) aparkatzeko gunea irekiko da. Zehazki, osteguneko 13:00etatik igandeko 18:00etara (sarrera Esnabideko barreratik egin beharko da).

Jaiak dirauten bitartean, Hospitalilloko bertakoen aparkalekuan ere aparkatu ahal izango dute San Pedroko bertakoen txartela duten ibilgailuek.

Aldaketek eragindako eremuetako bizilagunei gomendatu nahi diegu, euren ibilgailuak erabili behar badituzte, eremu horietatik kanpo eta egokitutako aparkalekuetan aparkatzea. Era berean, gure herrira datozen bisitariei garraio publikoan etortzeko eskaera luzatu nahi diegu, aparkaleku eta mugikortasun arazoak handiagotu ez daitezen.

Amaitzeko, Udaltzaingoaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei hartu diren neurriak ulertzeagatik eta horiek betetzen laguntzeagatik, izan ere, neurri horien helburua jai-eremua handitzea eta oinezkoen zein gidarien segurtasuna zaintzea baita.

Informazio eta larrialdietarako telefonoak:

PASAIAKO UDALTZAINGOA: 943 00 43 00

SOS-DEIAK (larrialdiak bakarrik) 112