Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/07/15
Santiago jaietan egingo den sokamuturraren inguruan zenbait ohar
Donibanen egingo da uztailaren 25ean eta 31n
Uztailaren 25ean eta 31n, 8:00etatik 9:00etara, sokamuturra izango da Donibane kaleko 19. zenbakitik 93. zenbakiraino (Santiago plaza).
Tarte horretako bizilagunei eskatzen zaie ekitaldian zehar ez daitezela kalera atera. Larrialdi-kasuetan, jarri harremanetan Udaltzaingoarekin edo SOS Deiak-ekin.
Kontuan izan ere 16 urtetik beherakoek ezin dutela parte hartu.
Ezingo dute parte hartu, halaber, alkoholdun edarien edo substantzia sorgorgarrien edo psikotropikoen eraginpean daudenek, ezta borondatezko gaitasuna murriztua dutenek ere.
Itxiturak segurtasuna bermatzeko
Bestalde, herritarrei jakinarazten zaie aurten lehen aldiz sokamuturraren ibilbidean itxitura batzuk jarriko direla, segurtasuna bermatzeko. Hain zuzen ere, honako puntu hauetan jarriko dira itxiturak:
- Auzo txinatarra: Donibane 41-43
- Nikolasa: Donibane 59-61
- Pietatea: Donibane 69-71
- Txurreria: Donibane 75
Herritarrei aldez aurretik barkamena eskatzen zaie sor daitezkeen eragozpenengatik, eta eskerrak ematen dizkiegu ulermenagatik eta lankidetzagatik.
Herritarren eskura daude informazio- eta larrialdi-telefono hauek:
PASAIAKO UDALTZAINGOA 943004300
SOS Deiak (larrialdiak bakarrik) 112








