Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/05/13

Simulakro bat dela eta, Donibane kaleko trafikoa eten egingo da

Maiatzaren 14an, 09:30etik 11:30era bitarte

Maiatzaren 14an Pasaiako Udaltzaingoak eta Irungo Suhiltzaileek elkarlanean beste simulakro bat egingo dute Donibane kalean.

Otsailean egin zenaren antzekoa izango da eta Udaltzaingoa arduratuko da jarduera  kudeatzeaz; izan ere, ura, sirena-soinuak edota kea egon daitezke. Hala ere, herritarren segurtasuna bermatuko da uneoro.

Simulakroa egiteko, 09:30etik 11:30era bitarte trafikoa itxiko da kale osoan, eta 09:00ak baino lehen plaza ibilgailurik gabe egon beharko da. Zenbait momentutan oinezkoentzako pasabidea ere itxiko da. 

Udalak barkamena eskatzen die herritarrei, sortuko diren eragozpenengatik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaltzaingora deitu daiteke 943004300 telefonora.