Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/02/10

Donibane kaleko trafikoa eten egingo da, simulakro baten ondorioz

Otsailaren 12an, 10:00etatik 11:30era bitarte

Otsailaren 12an Pasaiako Udaltzaingoak eta Irungo Suhiltzaileek, elkarlanean simulakroa egingo dute Donibane kalean.

Horren ondorioz, 10:00etatik 11:30era bitarte, trafikoa itxiko da kale osoan.

Zenbait momentutan oinezkoentzako pasabidea ere itxiko da. Udaltzaingoa arduratuko da hori guztia kudeatzeaz; izan ere, ura edota kea egon daitezke, eta herritarren segurtasuna bermatuko da uneoro.

Eragozpenak barkatzeko deia zabaldu nahi die Udalak herritarrei.