Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/09/11

San Fermin Txikietako haurren kartel lehiaketan parte hartu!

Parte hartzeko epea irailaren 16an amaituko da

Irailaren 27tik 29ra San Fermin Txiki jaiek gorriz margotuko dute Antxoko barrutia.

Urtero bezala, jaien egitaraua iragartzeko haurren kartel lehiaketa antolatu da.

Parte hartzeko epea irailaren 16an amaituko da eta oinarriak hauek dira:

Lehiaketa irabazten duen kartelak aurtengo jaiak iragarriko ditu.

OINARRIAK

Pasaian jaio edo/eta bizi den 10 eta  14 urte bitarteko edonork har dezake parte.

Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira. Edozein modalitate artistiko erabil daiteke, eta kartelean esaldi hau agertuko da: "San Fermin txiki jaiak 2024-Pasai Antxo. Irailaren 27tik 29ra". Ez da egilearen sinadura edo bestelako zehaztasunik agertuko. Kartelarekin batera, kartazal itxi bat aurkeztuko da, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa sartu behar dira.

Originalak irailaren 16a baino lehen aurkeztu behar dira leku honetan:
- Pasai Antxoko HAZeko bulegoan (Herritarren Arreta Zerbitzua), Hamarretxeta 24.

Jai Batzordeak kartel irabazlea aukeratuko du, eta saria hutsik uzteko gaitasuna izango du.

Sariak hauek izango dira:

  • 1. - Sorta artistikoa + 50 €-ko kupoia, Laurak Batek emana, elkarteko kide diren saltokietan gastatzeko.
  •  2. - 30 €-ko kupoia Laurak Batek emana, bere saltokietan gastatzeko.
  •  3. - 20 €-ko kupoia Laurak Batek emana, bere saltokietan gastatzeko.

Saritutako lana Jai Batzordearen jabetzapean geldituko da. Sarituak izan ez diren lanen egileek Kultura eta Hezkuntza Sailean jaso ahal izango dituzte beren lanak.

Pasaiako Udalak lehiaketa honetan parte hartzeko gonbita egiten die haur guztiei. Zorte on!