Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/09/04

San Fermin txikietako gazteen kartel lehiaketa martxan da

Kartel irabazleak aurtengo jaiak iragarriko ditu eta sortzaileak 60 euroko saria jasoko du

Pasaiako Udalak 2026ko Antxoko San Fermin txikietarako kartel lehiaketa jarri du abian 10 eta 14 urte bitarteko gazteentzat. Orotara hiru sari banatuko zaizkie proposamen onenak aurkezten dituzten sortzaileei, eta irabazlearen ilustrazioa aurtengo jaiak iragartzeko ere erabiliko da.

Oinarriak

  • Pasaian jaio edo/eta bizi den 10 eta 14 urte bitarteko edonork har dezake parte.
  • Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira.
  • Edozein modalitate artistiko erabil daiteke, eta kartelean esaldi hau agertuko da: "San Fermin txiki jaiak 2026-Pasai Antxo. Irailaren 25etik 27ra".
  • Ez da egilearen sinadura edo bestelako zehaztasunik agertuko.  Kartelarekin batera, kartazal itxi bat aurkeztuko da, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa sartu behar dira.
  • Aurkezten diren lanetan ezingo da adimen artifiziala erabili.

Originalak irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Pasai Antxoko HAZeko bulegoan (Hamarretxeta 24), edo Pasai Antxoko liburutegian.

Jai Batzordeak kartel irabazlea aukeratuko du, eta saria hutsik uzteko gaitasuna izango du. Sariak honako hauek izango dira:

  1. 60 eurotako sorta artistikoa
  2. 30 eurotako sorta artistikoa
  3. 20 eurotako sorta artistikoa

Saritutako lana Jai Batzordearen jabetzapean geldituko da. Sarituak izan ez diren lanen egileek Kultura eta Hezkuntza Sailean jaso ahal izango dituzte beren lanak, nahi izanez gero.