Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/06/04

Pasaiak estazio meteorologiko berria inauguratu du herritarren zientziarako

Europako Score proiektuaren parte da instalazioa eta Oarsoaldeko udalerri guztietako ikastetxe publikoetan garatu da

Estazio meteorologiko berriak jarri dira Oiartzungo Elizalde Herri Eskolan, Errenteriako Bizarain Ikastolan eta Errenteriako Cristobal Gamon Ikastetxean eta Pasaiako Karmengo Ama Ikastetxean Europako SCORE proiektuaren baitan, eta aurrerapauso nabarmena eman da ikasleen parte-hartzeari dagokionez. Kostu txikiko sentsoreak erabiliz, estazio honek datu meteorologikoak bildu eta aztertzeko aukera emango die ikasleei, eta ikaskuntza hori hainbat azterketa-eremutan integratuko dute.

Ekimen honen helburu nagusia ikasleak eta herritarrak datu meteorologikoen bilketan murgiltzea da. SCORE proiektuaren bidez, ikasleek estazio hori beste proiektu batzuen (50/50 adibidez) eta beren interes pertsonalen osagarri gisa erabiltzeko aukera izango dute, fenomeno meteorologikoei buruzko ikaskuntza eta herritarren zientziaren arloko jardueretan parte hartzea sustatuz.

Instalazioa SCORE proiektuaren bidez lortutako Europako finantziazioari esker egin ahal izan da, Oarsoaldea garapen agentziaren eta Naider aholkularitzaren laguntzarekin. Don Boscoko Elektronika Saila funtsezkoa izan da proiektuaren inplementazio teknikoan. Eskola horietako ikasleen eta irakasleen parte-hartze aktiboa, kasu honetan Oiartzungo, Errenteriako eta Pasaiako udalen eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntza, funtsezkoak izan dira proiektu hau egia bihurtzeko.

Garapen haui aurrerapauso handia da gure eskualdean hezkuntza zientifikoa eta herritarren parte-hartzea sustatzeko. Hezkuntza-komunitateak eta tokiko erakundeek ikaskuntza praktikoarekin eta diziplinarteko lankidetzarekin duten konpromisoa nabarmentzen da.

Estazio horien datuak sentsoreen SCORE mapan kontsulta daitezke.