Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/02/23
Sarrigureneko (Iruñako) bizilaguna zen emakume baten hilketa matxista salatzen dugu
Emakumeen aurkako indarkeria matxista gehiagorik ez!
Pasaiako Udalak Sarriguren (Iruñean) gertatutako emakume baten hilketa salatu nahi du. Senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak egingo adierazpenarekin bat egiten du Udalak.
Hilketa matxista berri honek gogorarazten digu, beste behin ere, indarkeria matxista dela gure gizartean oraindik ere bizirik dirauen desberdintasun estrukturalaren adierazpenik larrienetakoa. Ez dira kasu isolatuak, baizik eta sistematikoki ematen den indarkeria bat, eta horri aurre egiteko ezinbestekoa da erakunde, gizarte-eragile eta herritarren konpromiso aktiboa.
Gertakari hori dela-eta, Pasaiako Udaletik jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.
Hori horrela, mugimendu feministak egingo duten adierazpena babestu eta harekin bat egiten dugula adierazten dugu.
Emakumeen aurkako indarkeria matxista gehiagorik ez!







