Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/10/29

Santu Guztien Eguna 2020

Santu Guztien Egunerako gomendioak

Udalak gomendatzen du, ahal dela, egun horretan hilerrira ez joatea, eta aurreko astean edo urteko beste edozein unetan joatea. Azaroaren 1ean hilerrira jende gutxiago joaten bada, ez da pilaketarik sortuko, eta hori lagungarria izan daiteke birusaren hedapena geldiarazteko.

  • Edozelan ere, joatekotan, bakarka edo talde txikitan joatea eskatzen da.
  • Panteoi batean gehienez sei pertsona egon daitezke.
  • Hilerrian gehienez ere ordubetez egotea gomendatzen da.
  • Derrigorrezkoa da musukoa erabiltzea.
  • Pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gorde beharko da.

Udaltzaingoak une oro kontrolatuko ditu hilerrien edukierak, eta aldi baterako sarrera ixtea agindu dezake, hilerrien barruan pilaketarik egon ez dadin.

Hilerriko sarbideetan informazio-kartelak jarriko dira, Covid-19a dela-eta, bisitariek hartu beharreko higiene- eta segurtasun-neurriei buruzkoak.