Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/12/11

San Tomas eguneko ospakizunak Pasaian 

Abenduaren 13an, 14an eta 21ean zenbait ekimen antolatu dira

Urtero bezala, San Tomas eguna oso berezia izaten da Pasaian. Hori dela eta, zenbait ekimen antolatu dira 4 barrutietan.

Abenduak 13 - larunbata

Antxo

  • 10:00 Artisauen azoka izango da Gure Zumardian goizean. Txistorra taloak eta pintxoak ere egongo dira salgai. 
  • Goizean kantu-jira herrian barrena.
  • 12:00etan Pasaia-Lezo Lizeoko haurren kantaldia.
  • 13:00 Erraldoi eta buruhandien topaketa: Pasaia, Lezo, Agoitz, Legazpi eta Irurako konpartsak izango dira bertan. Hamarretxeta kaletik hasiko da.
  • 15:00 Herri bazkaria Ibaiondo frontoian: babarrun-jana. Ondoren, kantaldia.
  • 20:30 Joselontxos txaranga.

San Pedro

  • Goizean ekimenak antolatu dira frontoi inguruan, besteak beste, Lizeoko haurren kantu-emanaldia. Euria egiten badu, Proisako eremuan antolatuko dira ekimenak.

Abenduak 14 - igandea

Donibane

  • 11:00–14:00 Itsas Mendi elkarteak antolaturiko azoka egongo Santiago plazan. Goiz osoan talo eta txistorra postuak izango dira.
  • 11:00etan trikitilariak eta konpota erakustaldia.
  • 12:00 Pasaia-Lezo Lizeoko haurren kantaldia Konstantzia musika bandak lagunduta. Ondoren, Lintxua Donibaneko Euskal Dantza Taldearen emanaldia. 
  • 14:00etan Euskal produktuen zozketa.

Trintxerpe

  • 10:00–15:30 Azkuenen Ekaitza Gazte Taldeak antolaturiko txistorra postua. 
  • 10:00–15:00 Euskadi etorbidean, Azoka pareko espaloian. Boveda Gazte Elkarteak antolaturiko txistorra postua.

Abenduak 21 - igandea

Donibane, Meipi

  • Meipiko plazan, txistorra postu bat jarriko dute goizean, 15:00ak arte.