Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/07/22
Santiago jaiak direla-eta, trafiko aldaketak Donibanen
Bizkaia plaza bertakoentzako aparkaleku esklusiboa izango da egun osoz, uztailaren 24tik 31ra
Donibaneko Santiago jaietarako antolatutako ekitaldiak direla-eta, hainbat aldaketa izango dira Donibaneko trafikoan uztailaren 24tik 31ra bitarte. Besteak beste, Bizkaia plaza egun osoz bertakoentzako aparkaleku gisa egokituko da uztailaren 24tik uztailaren 31ra arte, eta Donibane kalea itxi egingo da egun eta ordu hauetan:
- UZTAILAK 24: 17:30etik aurrera Donibane kalea moztuta eta Santiago plaza kotxerik gabe.
- Trafikoa 19:00etan Meipitik Donibane kalera aldizka moztuko da, Erraldoi eta Buruhandien kalejiragatik.
- UZTAILAK 25: Donibane kalea itxita egongo da egun osoan eta Santiago plaza kotxerik gabe.
- Igoera Gaztelutxora 10:30ean. Ordubetez, trafikoa aldizka etengo da.
- UZTAILAK 26: 12:00etatik aurrera Donibane kalea moztuta eta Santiago plaza kotxerik gabe.
- UZTAILAK 27: 13:00etatik aurrera Donibane kalea moztuta eta Santiago plaza kotxerik gabe.
- UZTAILAK 29: 16:00etatik aurrera Donibane kalea moztuta eta Santiago plaza kotxerik gabe.
- UZTAILAK 30: 10:00etatik aurrera Donibane kalea moztuta eta Santiago plaza kotxerik gabe.
- UZTAILAK 31: Donibane kalea itxita egongo da egun osoz eta Santiago plaza kotxerik gabe.
- Zirkulazioa aldizka moztuko da 11:00etan Meipitik Donibane kalera bitartean, Bateleren desfilea dela-eta.







