Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/11/08

Santana aterpetxeko kideek udala gonbidatu dute urteroko ostatu-emaileen batzarrera

Azaroaren 4an

Azaroaren 4an Santana aterpetxean izan ziren Aintzane Taberna Ezkurra Donibaneko alkateordea eta Mikel Garcia Peñil zinegotzia, bertako egoiliarrek gonbidatuta. Ostatu-emaileen urteroko batzarra egin zuten egun horretan, urtean zehar erromesei eskaintzen dieten harreraren balorazioa egiteko batzordea. 

2.000tik gora erromes jaso ditu aurten Santana aterpetxeak; horiei ohea, ur beroa, sukaldea, botikina... eskaini dizkiete. Barrutiko alkateordeari bertako arduradunek adierazitakoaren arabera, eurek jaso nahiko luketen harrera ematen saiatzen dira Santanan bertara hurbiltzen direnei.

Estatuko puntu askotatik aterpera hurbildu izan diren erromesez gain, ostatu-emaile gisa lan egin dutenak, boluntario bezala aritu direnak edo bestelako lan-txandak bete izan dituzten kideak elkartu ziren larunbateko ospakizunean.

Batzarra bukatuta Yola Berrira joan ziren zinegotziak aterpetxeko kideekin. “Oso eskertuta atera ginen, egiten duten lanagatik eta partekatu genituen bazkari, opari zein solasaldi ederrarengatik”, mintzatu da Taberna.