Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/01/29
Santa Ageda bezpera udal euskaltegiarekin
Trintxerpen, otsailaren 4an
Otsailaren 4an, Sta. Ageda bezpera, Santa eskean aterako gara Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak, Musika eskolako ikasle, trikitilari, koru eta txistulariekin batera. Aurten, iaz bezalaxe, Maialen Arzallus eta Julio Soto bertsolariak izango dira gure artean eta Trintxerpeko kaleetan zehar ibiliko gara kantari.
Ohiturari jarraituz, neguaren solstizioa amaitzear denean, kantatzeaz gain, lurra esnatzeko makilekin kolpatuko dugu eta udaberriari ongi etorria emango diogu.
Pasaitar guztiei luzatzen diegu gonbita:
- Otsailak 4 asteartea
- Gudarien enparantzan
- Iluntzeko 19:00etan
Ondoren Alkateordetzan pintxo batzuk dastatzeko aukera izango dugu.