Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/12/13
Sanjuandarren Oroimena, 2025eko egutegia
Abenduaren 18an banatuko dute
"Sanjuandarren Oroimena" 2025eko egutegia abenduaren 18tik aurrera banatuko dute barrutian. Aurreko urteetan bezala, banaketa Ubera liburutegian izango da, 10:00etatik aurrera.
Bost urtez jarraian (2021-2025) egutegia prestatu eta zabaldu ondoren, bukatutzat ematen dute lan hori. "Aurrerantzean Udalak aurrera daraman Argazkien Tokiko Bilduman jarriko ditugu gure indarrak" adierazi dute.