Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/10/10
Aintzane Taberna Pasaiako alkateordea, Albaolaren “San Juana Kanadara bidean” proiektuaren aurkezpenean izan da Kanadako Gobernuak Madrilen duen enbaxadan
Urriaren 5ean, osteguna, AlbaoIa itsas kultur faktoriak "San Juana Kanadara bidean" proiektua aurkeztu zuen Kanadako Enbaxadaren Egoitza Ofizialean, Wendy Drukier enbaxadorea anfitrioi zela, ehun bat gonbidatu bildu zituen ekitaldian. Bertan izan ziren, Pasaiako Udalaren ordezkari gisa, Aintzane Taberna Pasaiako alkateordea eta Mikel García zinegotzia.
Gonbidatuei ongietorria egin ondoren, enbaxadoreak ekitaldiari hasiera eman zion, eta proiektu horrekiko atxikimendu osoa adierazi zuen. Izan ere, proiektu berezia eta garrantzitsua zenez, hasiera-hasieratik piztu zuen bere interesa.
Enbaxadoreak ekitaldiari hasiera eman ondoren, Zulema Aragonés Monjasek hartu zuen hitza, ekitaldia antolatu zuen Kanada Espainia Merkataritza Ganberako presidenteak, eta azpimarratu zuen garrantzitsua dela hau bezalako ekimenak babestea, hau da, kulturen arteko loturak eraldatzeko eta sortzeko duten gaitasunagatik nabarmentzen direnak.
Irekiera amaitu ondoren, Xabier Agote Albaolako presidente eta sortzaileak hartu zuen hitza, eta UNESCOk babestutako San Juan baleontzi-galeoiaren erreplika eraikitzeko proiektua azaldu zuen. San Juanen ibilbideko mugarri nagusiak nabarmendu zituen; hala nola, Red Bayn (Labrador) Parcs Canada gobernu-agentziako urpeko arkeologia-taldeak pezioa aurkitu zuenekoa. Halaber, aditzera eman zuen munduan bakarra den galeoiaren eraikuntza azken faseetan dagoela une honetan.
Ekitaldian 70 gonbidatu inguru izan ziren, horietatik erdiak Kanada Espainiako Merkataritza Ganberako kideak. Erakundeetako ordezkarien artean, Pasaiako Udalaren ordezkariez gain, honako hauek dira nabarmentzekoak: Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria, Juan Aguado Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaria, eta Jose Cebrian eta Josu Bilbao Merkataritza Ontzidiko Zuzendaritza Nagusiko kideak, besteak beste. Era berean, mundu osoko zenbait konpainiak eta hainbat kultur eragilek parte hartu zuten ekitaldian.