Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/06/23
Udalak baimendutako suak bakarrik egin ahal izango dira San Joan bezperan
Segurtasun neurriak indartuko ditu Pasaiako Udalak herrian piztuko diren 5 suen inguruan
Egun hauetan Euskal Herria bizitzen ari den muturreko tenperaturen alerta meteorologikoa dela eta, neurri bereziak iragarri ditu Pasaiako Udalak San Joan bezperako suen inguruan.
Udalak baimendutako suak bakarrik piztu ahal izango dira, beraz, finka pribatuetan suak piztea debekatua dago ekainaren 23ko gauean.
Hori dela eta, Udaltzaingoak debeku horiek zaintzeko eta kontrolatzeko lanak indartuko ditu. Gainera, hiri eremuan soilik egin ahalko diren su publikoen segurtasun neurriak indartuko dituzte.
Udalak baimendutako suak honako hauek dira barrutiz barruti:
DONIBANE
- 22:00 Santiago plazan. Jai-batzordeak antolatua, Lintxua dantza taldearen ikuskizunarekin.
SAN PEDRO
- 22:00 Torreatzen. Jai batzordeak antolatua, Lamiak dantza taldearen ikuskizunarekin.
TRINTXERPE
- 20:00 Euskadi Etorbidean Illumbe Musika Elkarteak sua piztu eta dantza egingo du.
- 22:15 Euskadi Etorbidean. Ekaitza eta Famak antolatua, sua piztu eta desioak erreko dituzte.
ANTXO
- 22:30 Biteri plazan. Alkartasuna Euskal Dantza taldeak antolatua.
Suak pizteko prebentzio-neurriak
Baimendutako suak aurrera eramateko prebentzio neurriak bermatu behar direla jakinarazi du Udalak:
- Sua eraikinetatik, ibilgailuetatik, aireko kable elektrikoetatik edo landare altuetatik urrun kokatu behar da, pilatutako materialaren altuera baino 5 bider handiagoa den distantziara. Ingurua material erregairik gabe mantendu behar da, eta haize oso indartsua badago, sua bertan behera uztea baloratu behar da.
- Sua piztuta dagoen bitartean ez da likido sukoirik (alkohola edo gasolina) erabili behar. Ez bota sutara zein ingurura pirotekniarik, sprayrik, latarik, gurpilik edo plastikorik, ke toxikoak sor baititzakete.
- Sutatik gertu ur-mahuka bat edo su-itzalgailuak izatea gomendatzen da.
- Amaitutakoan, ziurtatu txingor eta errauts guztiak erabat itzaltzen dituzula, ura, harea edo lurra erabiliz.
Aldaketak trafikoan
DONIBANE
Donibaneko jaiak direla eta, zenbait trafiko aldaketa izango dira barrutian:
Ekainak 23: kale zaharra itxi egingo da 17:00etatik aurrera, ekitaldiak amaitu arte.
Ekainak 24:
Kale zaharra itxita egongo da 09:00etatik aurrera, ekitaldiak amaitu arte.
TRINTXERPE
Ekainak 23: Euskadi etorbidea itxi egingo da 20:00etatik 00:00etara.
Autobusak portutik sartu eta aterako dira, beraz, zerbitzua eta maiztasunak mantenduko dira.
Gainera, Hospitalilloko eremuan geltoki bat gaituko da, Euskadi etorbideko geltokien ordez.
Pasaiako Udalak arduraz jokatzeko mezua zabaldu nahi du.







