Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/06/20
San Joan bezpera ospatuko da herriko 4 barrutietan
Ekainaren 23ko arratsalde-gauean ekimeank antolatu dira herrian

Ekainaren 23an San Joan bezpera ospatuko da Pasaian. Herriko 4 barrutietan ekimenak antolatu dira:
DONIBANE
Sua 22:00etan piztuko da, Santiago plazan.
22:00 Aurreskua dantzatuko da zuhaitzaren inguruan.
22:30 - 00:00 Giroa plazan.
SAN PEDRO
Sua 22:00etan piztuko da, Torreatzen.
TRINTXERPE
-Illunbe Musika elkarteak sua 20:00etan piztuko du Gudari plazan.
Bertan Illunbe Dantza Taldeak parte hartuko du, plaza alaituz zuhaitzaren inguruko dantzekin eta su tradizionalarekin.
Ekitaldi hau herritar guztiei irekia dago, eta lurraldeko sustrai kulturalak gogora ekartzen dituen eta udaren etorrera ospatzen duen jai-une bat partekatzeko gonbidapena da.
Jarduera Illunbe Musikal Elkarteak antolatu du, Pasaia Musikal Udal Musika Fundazio Publikoaren eta Pasaiako Udalaren babesarekin, eta Juanje Neira Udal Musika eta Dantza Eskolaren laguntzarekin.
-Fama eta Ekaitza taldeek ere zenbait ekimen antolatu dituzte:
-20:00 Euskadi etorbidea moztuko da.
-20:30 Sardinen salmenta.
-22:15 Sua piztuko da (liburu eta koadernorik ez botatzeko eskaera egi dute). Desioak erretzen diren bitartean, aurreskua eta trikitia.
-22:45 Haurren disko-festa.
-00:00 Euskadi Etorbidea irekiko da.
ANTXO
Sua 22:00etan piztuko da, Gure Zumardian.