Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/05/05
2026ko San Fermin jaietako kartelaren bila
Maiatzaren 20a arte bidali daitezke proposamenak

Aurtengo San Fermin jaiak uztailaren 3tik 8ra bitartean ospatuko dira Antxon. Urtero bezala, jaiak iragartzeko kartelaren diseinua hautatzeko garaia iritsi da.
Lehiaketa irabazten duen kartelak aurtengo jaiak iragarriko ditu eta jaietan argitaratzen den egitarauaren azala izango da.
OINARRIAK
- Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte.
- Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira. Edozein modalitate artistiko erabil daiteke, eta kartelean esaldi hau agertuko da: "San Fermin Jaiak-Pasai Antxo 2026. Uztailaren 3tik 8ra". Ez da egilearen sinadura edo bestelako zehaztasunik agertuko. Kartelarekin batera, kartazal itxi bat aurkeztuko da, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa sartu behar dira.
- Originalak maiatzaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira ondorengo lekuetan:
- Kultura eta Hezkuntza Sailean (Euskadi Etorbidea, 61. Trintxerpe. Udal Euskaltegiaren ondoan).
- Antxoko HAZeko bulegoan (Herritarren Arreta Zerbitzua), Hamarretxeta 24.
- Jai Batzordeak kartel irabazlea aukeratuko du, eta saria hutsik uzteko gaitasuna izango du.
- Aukeratutako kartelaren egileak Laurak Bat elkartearen bonuak irabaziko ditu, guztira, 200 €-ko balioa dutenak.
Saritutako lana Jai Batzordearen jabetzapean geldituko da. Sarituak izan ez diren lanen egileek Kultura eta Hezkuntza Sailean jaso ahal izango dituzte beren lanak.






