Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/02/26
Donibaneko saneamendu proiektuaren berri emateko bilera irekia antolatu da
Martxoaren 3an izango da, kulturguneko balio anitzeko gelan
Pasaiako Udalak Donibaneko saneamenduaren proiektuaren berri emateko bilera antolatu du. Hitzordua martxoaren 3an izango da, 18:30ean, Donibaneko kulturgunean.
Bertan, udal ordezkariek proiektuari buruzko informazio eguneratua partekatuko dute bizilagunekin:
- 2023tik hona proiektuak izandako bilakaeraren azalpena.
- Proiektuaren ezaugarri nagusiak, eta momentu honetan ezagutzen diren xehetasunak.
- Epeak, aurreikuspenak, eta hurrengo urratsak.
- Herritarren galdera eta kezkak erantzungo dira.
Saneamendu proiektuaren lehendabiziko faseak kale eta bizilagun zehatz batzuei eragingo die: Juan XXIII kalekoei, Bizkaia plazakoei eta Donibane kalearen hasierakoei, hain zuzen. Hori dela eta, ingurune honetan bizi diren herritarrei helarazi nahi zaie gonbidapena bereziki, nahiz eta herritar guztiei irekia den.
Bileran parte hartuko dute honako hauek:
- Aintzane Taberna (Donibaneko alkateordea).
- Iraitz Pazos (Ingurumeneko eta Zerbitzuetako zinegotzia).







