Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/05/19

San Pedroko jolasgunearen inaugurazioa

Maiatzaren 22an

San Pedroko jolasgunea eraikitzeko prozesuari amaiera emateko, hainbat ekintza antolatu dituzte gazteek, datorren larunbat arratsalderako.

Azken hilabeteetan, jolasgunea diseinatu, proposamena herritarrei aurkeztu eta jolasguneko hainbat elementu auzolanean eraiki dituzte.

Larunbatean amaiera emango diote egindako ibilbideari. Jolasgunea inauguratzearekin batera, parkour tailerra eta ping pong txapelketa antolatu dituzte partaideek.