Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/06/25

San Pedroko jaiak direla-eta, trafiko aldaketak egongo dira

Ekainaren 26tik uztailaren 1era bitarte

San Pedroko jaiak direla eta, ekainaren 26ko 08:00etatik uztailaren 1era arte ezingo da Arraunlari kalean aparkatu.

Bestalde, jaietako ekitaldiak direla eta, Arraunlari kalea ibilgailuentzako itxita egongo da San Pedroko biribilgunetik aurrera, honako ordutegi hauetan:

  • Ekainaren 26an, ostirala: 14:00etatik aurrera.
  • Ekainaren 27an, larunbata: 10:00etatik aurrera.
  • Ekainaren 28an, igandea: 10:00etatik aurrera.
  • Ekainaren 29an, astelehena: 10:00etatik aurrera.
  • Ekainaren 30ean, asteartea: 10:00etatik aurrera.

Ekitaldien egitarauak ahalbidetzen duen neurrian, Udaltzaingoa trafikoa bideratzen joango da unean-unean, eta kalea irekitzen joango da ibilgailuentzako.