Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/06/16

2022ko San Pantaleon egunerako postuak eskatzea

Epea: uztailaren 7a arte

Datorren uztailaren 27an, SAN PANTALEON egunean, Donibanen sardina-postua jarri nahi duten kuadrillek, ohikoa den moduan, eskabide normalizatua aurkeztu beharko dute, honako bide hauetakoren bat erabiliz:

  • Sarreren Udal Erregistroa (Arizabalo etxean).
  • Udalaren online izapideen ataria (nortasuna egiaztatzeko ziurtagiri elektroniko bat behar da).

Eskaera aurkezteko epea: ekainaren 16tik uztailaren 7ra, biak barne.

Postua jartzeko eskaeran datu hauek jasoko dituzte: eskatzailea nor den, postuaren kokaleku zehatza, zer material behar duten, zenbat sardina-kutxa nahi duten, zenbat ikatz-zaku behar duten.

Epea bukatu ondoren, aurreko urteetan bezala, izena eman duten kuadrillen artean zozketa egingo da, eta bi kuadrilla  aukeratuko dira San Pantaleon egunean sardinak banatzeko. Hautatutako bi  kuadrillek arduradun bana izendatuko dute banaketa egiteko.

Ohartarazten dugu ezarritako epean izena ematen ez duten kuadrillak ez direla banaketa-zerrendan sartuko eta, beraz, ez dute sardinarik jasoko.


DONIBANEKO JAI BATZORDEA