Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/06/20
2025ko San Pantaleon egunerako postuak
Eskaeran aurkezteko epea, uztailaren 7a arte
Uztailaren 27an, SAN PANTALEON egunean, ohikoa den moduan, Donibanen sardina-postua jarri nahi duten kuadrillek E051 inprimakia aurkeztu beharko dute Udalaren erregistroan (Arizabalon) edo udalaren online tramiteen atarian.
Eskaera aurkezteko epea: ekainaren 23tik uztailaren 7ra, biak barne.
Postua jartzeko eskaeran datu hauek jasoko dituzte: eskatzailea nor den, postuaren kokaleku zehatza, zer material behar duten eta zenbat sardina-kutxa nahi duten. Eskatzaile bakoitzak ikatz-zaku bat jasoko du.
Epea bukatu ondoren, aurreko urteetan bezala, izena eman duten kuadrillen artean zozketa egingo da, eta bi kuadrilla aukeratuko dira San Pantaleon egunean sardinak banatzeko. Hautatutako bi kuadrillek arduradun bana izendatuko dute banaketa egiteko.
Ohartarazten dugu ezarritako epean izena ematen ez duten kuadrillak ez direla banaketa-zerrendan sartuko eta, beraz, ez dute sardinarik jasoko.
DONIBANEKO JAI BATZORDEA