Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/07/03

2024ko San Pantaleon egunerako postuak

Eskaerak, uztailaren 12a arte

Datorren uztailaren 27an, SAN PANTALEON egunean, ohikoa den moduan, Donibanen sardina-postua jarri nahi duten kuadrillek dagokion inprimakia bete eta Udalaren Erregistroan (ARIZABALO), edo Internet bidez aurkeztu beharko dute, Udalaren online izapideen atarian (ziurtagiri elektronikoa behar da).

Eskaera aurkezteko epea: uztailaren 3tik 12ra, biak barne.

Postua jartzeko eskaeran datu hauek jasoko dituzte: eskatzailea nor den, postuaren kokaleku zehatza, zer material behar duten, zenbat sardina-kutxa nahi duten, zenbat ikatz-zaku behar duten.

Epea bukatu ondoren, aurreko urteetan bezala, izena eman duten kuadrillen artean zozketa egingo da, eta bi kuadrilla  aukeratuko dira San Pantaleon egunean sardinak banatzeko. Hautatutako bi  kuadrillek arduradun bana izendatuko dute banaketa egiteko.

Ohartarazten dugu ezarritako epean izena ematen ez duten kuadrillak ez direla banaketa-zerrendan sartuko eta, beraz, ez dute sardinarik jasoko.

DONIBANEKO JAI BATZORDEA