Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/06/22

San Pantaleon egunerako postuak eskatzea

Epea, uztailaren 7a arte

Uztailaren 27an, SAN PANTALEON egunean, ohikoa den moduan, Donibanen sardina-postua jarri nahi duten kuadrillek eskaera aurkeztu beharko dute Udalaren erregistroan (Arizabalon) edo Internet bidez, E051 inprimakia betez.

Eskaera aurkezteko epea: ekainaren 23tik uztailaren 7ra, biak barne.

Postua jartzeko eskaeran datu hauek jasoko dituzte: eskatzailea nor den, postuaren kokaleku zehatza, zer material behar duten, zenbat sardina-kutxa nahi duten, zenbat ikatz-zaku behar duten.

Epea bukatu ondoren, aurreko urteetan bezala, izena eman duten kuadrillen artean zozketa egingo da, eta bi kuadrilla aukeratuko dira San Pantaleon egunean sardinak banatzeko. Hautatutako bi kuadrillek arduradun bana izendatuko dute banaketa egiteko.

Ohartarazten dugu ezarritako epean izena ematen ez duten kuadrillak ez direla banaketa-zerrendan sartuko eta, beraz, ez dute sardinarik jasoko.


DONIBANEKO JAI BATZORDEA