Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/06/20

San Joan suak: batez ere SEGURTASUNA!

Pasaiako Udalak, laster San Joan gaueko suak izango direla-eta, pertsonei eta ondasunei sor dakizkiokeen kalteak saihestearren, sua egin nahi dutenei jakinarazi nahi die San Joan sua egin nahi dutenek Udalari jakinarazi behar diotela aldez aurretik, Udaltzaingoaren bitartez (Trintxerpeko Alkateordetzan, Euskadi etorbidea z/g) edo 943004330 telefonora deituz; eta arduradun baten datuak eman behar dituztela (adinez nagusia izan behar du).

SEGURTASUNA ZIURTATZEKO GOMENDIOAK

  • Ez da surik egingo etxebizitzetatik, ibilgailuetatik eta sasietatik gertu. Gutxienez 15 metroko tartea utziko da, edo suaren altuera halako bostekoa. Ez da surik egingo zuhaitzen azpian, edo linea elektriko edo telefonikoen azpian.
  • Sua asfaltatutako edo harriztatutako eremuetan egiten bada, estali beharreko azalera gehi bost metro babestu behar dira, gutxienez, hamabost zentimetroko lur edo harea geruza batez.
  • Sua pizteko papera, lasto lehorra, ezpalak edo barbakoako pastillak bakarrik erabil daitezke.
  • Ez da sutara bota behar material sukoirik (gasolina, pinturak, disolbatzaileak...).
  • Ez dira sutara bota behar pneumatikoak, goma-aparrak, plastikoak, aerosol-potoak, eta lehertu edo ke toxiko edo kaltegarriak isur ditzaketen materialak.
  • Ez da etxeko-tresnarik edo altzaririk bota behar.
  • Ez da bota behar haizeak arrastaka eraman dezakeen paper, kartoi, oihal edo belarrik, sutea zabal ez dadin.
  • Sutik gertu izan behar dira ur-mahuka, su-itzalgailua edo sua jotzekoa.
  • Sua itzali arte zaindu behar da, eguraldi aldaketaren bat gertatzen bada ere (haizea).
  • Suaren arduraduna beti sutik gertu egongo da, eta lekua utzi aurretik ziurtatu behar du ez dela txingarrik geratzen. Sua hozteko ura erabil daiteke, edo sua lurrez edo hareaz estali.