Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/05/19

San Fermin 2023 kartel lehiaketa

Lanak aurkezteko epea, ekainaren 2a arte

HELBURUA

Lehiaketa irabazten duen kartelak aurtengo jaiak iragarriko ditu eta jaietan argitaratzen den aldizkariaren azala izango da.

OINARRIAK

  • Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte.
  • Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira. Edozein modalitate artistiko erabil daiteke, eta kartelean esaldi hau agertuko da: "San Fermin Jaiak-Pasai Antxo 2023. Uztailaren 5etik 9ra". Ez da egilearen sinadura edo bestelako zehaztasunik agertuko. Kartelarekin batera, kartazal itxi bat aurkeztuko da, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa sartu behar dira.
  • Originalak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu behar dira leku hauetan:
    • Kultura eta Hezkuntza Sailean (Euskadi Etorbidea, 61. Trintxerpe. Udal Euskaltegiaren ondoan).
    • Pasai Antxoko HAZeko bulegoan (Herritarren Arreta Zerbitzua), Hamarretxeta 24.
  • Jai Batzordeak kartel irabazlea aukeratuko du, eta saria hutsik uzteko gaitasuna izango du.
  • Aukeratutako kartelaren egileak sari hauek jasoko ditu: 200 € eta MIMOS tabernan 2 pertsonentzako bazkaria. 
  • Saritutako lana Jai Batzordearen jabetzapean geldituko da. Sarituak izan ez diren lanen egileek Kultura eta Hezkuntza Sailean jaso ahal izango dituzte beren lanak.