Argitaratze-data: 2022/07/01
San Fermin 2022: Barraken muntaketa Luzuriagan, trafikoa desbideratzea eta aparkaleku alternatiboak
Antxon, uztailaren 4tik 13ra
Luzuriagako eremuan barrakak muntatuko direla-eta, ezin izango da balizatutako eremuan aparkatu egun hauetan: uztailaren 4ko (astelehena) 8:00etatik uztailaren 13ra.
Kupeldegi eta Blas de Lezo arteko Hamarretxeta kalean ere ezin izango da aparkatu uztailaren 6tik goizeko 9etatik uztailaren 11ra bitartean, postuak muntatzeagatik.
Jaietako aparkaleku alternatiboak:
- Uztailaren 7tik (osteguna) aurrera, futbol txapelketa bukatu ondoren, Usozeko kirol-eremuan aparkatu ahal izango da.
- Luzuriagan barrakarik gabe libre geratzen den eremuan bertakoentzako aparkalekua egokituko da.
Bestalde, uztailaren 6tik uztailaren 11ko 07:00ak arte Hamarretxeta, Zumalakarregi, Oarso eta Gure Zumardia kaleak zirkulaziorako itxita geratuko dira
Herriko sarrerak ohikoak izango dira: Eskalantegi eta Oarsoko zubia. Baina trafiko perimetrala ezarriko da kale hauetatik: Eskalantegi, Luzuriagako aparkalekuaren perimetrala, Gelasio Aranburu, Blas de Lezo eta Maiatzaren Lehena.
Kale horietan noizbehinka mozketak egin ahal izango dira, jaietako hainbat jardueratarako (buruhandiak, danborradak, etab.).
Herritik ateratzeko bideak: Papineko bidea, Luzuriaga - Gelasio Aranburu - Oarsoko biribilgunea, edo Blas de Lezo.
Herritarrei eskatzen diegu seinaleak errespetatzeko eta, bereziki, balizatutako eremuetan ez aparkatzeko; izan ere, eremu horietan aparkatutako autoei isuna jarriko zaie, eta garabiarekin erretiratuko dira.
Barkatu eragozpenak eta goza ezazue jaiez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Udaltzaingora telefono-zenbaki honetara: 943 004300.