Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/06/13

San Fermin 2022 kartel lehiaketaren irabazlea

Bi urte luzeren ondoren, eta garai gogorrak bizitu ondoren, iritsi zaigu berriz ere jaietarako garaia, elkarrekin gozatzeko garaia. Ilusio handiz prestatzen ari gara aurtengo San Ferminak Antxoko Jai Batzordean herriko elkarte eta eragileok.

Eta dagoeneko badaukagu festetako irudia!

Kartel lehiaketara 7 lan aurkeztu dira eta badugu irabazlea: Leire Correyero Gomez antxotarra.

Goza dezagun errespetuz eta giro jatorrean.