Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2016/05/31
San Fermin 2016 kartel lehiaketa
HELBURUA
Lehiaketa irabazten duen kartelak aurtengo jaiak iragarriko ditu eta jaietan argitaratzen den aldizkariaren azala izango da
OINARRIAK
- Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte.
- Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira. Edozein modalitate artistiko erabil daiteke eta kartelean "San Fermin Jaiak-Pasai Antxo 2016. Uztailaren 6tik 10era" lemak agertu behar du. Ez da egilearen sinadura edo bestelako zehaztasunik agertuko. Kartelarekin batera, kartazal itxi bat aurkeztuko dute, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa sartu behar dira.
- Originalak maiatzaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira Kultura eta Hezkuntza Sailean (Euskadi Etorbidea, 61. Trintxerpe. Udal Euskaltegiaren ondoan).
- Jai Batzordeak kartel irabazlea aukeratuko du eta saria hutsik uzteko gaitasuna izango du.
- Aukeratutako kartelaren egileak sari hauek jasoko ditu: LEUNDA tabernan 4 pertsonentzako bazkaria eta 200 €.
- Garaile suertatzen den lana Jai Batzordearen jabetzapean geldituko da. Sarituak izan ez diren lanen egileek, Kultura eta Hezkuntza Sailean jaso ahal izango dituzte beren lanak.