Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/08/02

Errenteria kaleko igogailuan mantentze-lanak egingo dituzte

Abuztuaren 19an zerbitzuz kanpo egongo da.

Abuztuaren 19an, egun guztian zehar, Trintxerpeko Errenteria kaleko igogailua zerbitzuz kanpo egongo da mantentze-lanengatik. Trakzio kableak aldatuko dira, 1.100.000 zikloko bizitza erabilgarriaren mugara heltzen ari baitira.
 
Lan horrek 4.379,47 euroko kostua izango du (BEZ barne) eta ORONA enpresak egingo du, Udaleko igogailuen eta eskailera mekanikoen mantentze-lanen esleipenduna baita.