Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/07/21

Renferen tren-zerbitzuak etenaldiak izango ditu uztailaren 25etik irailaren 21era

Autobusak jarriko dira zerbitzua ordezteko

Gipuzkoako trenbide sareko hirugarren haria ezartzeko obrak direla eta, Renfek jakinarazi du trenbide zerbitzua eten egingo dela uztailaren 25etik irailaren 21era bitarte, aldiriko trenen zerbitzuko eta distantzia ertain eta luzeko bidaietako tarte jakinetan.

Epe horretan, obretatik eratorritako eraginak sufrituko ditu trenen trafikoak, hiru fasetan. Uztailaren 25etik abuztuaren 3ra, Andoain eta Irun arteko trenen trafikoa etengo da. Ondoren, abuztuaren 4tik irailaren 7ra, Hernani eta Irun arteko tarteari eragingo diote obrek. Azkenik, irailaren 8tik 21era, Pasaia eta Irun arteko tartera mugatuko da etenaldia.

Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko, Renfek tren guztietarako errepide bidezko garraio plana jarriko du martxan ibilbide eta egun hauetan:

Aldiriko trenak:

  • Uztailaren 25etik abuztuaren 3ra

Autobusak programatuko dira Andoain eta Irun artean, bi noranzkoetan, geldialdi hauekin: Andoain, Urnieta, Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.

  • Abuztuaren 4tik irailaren 7ra

Autobusak programatuko dira Hernani eta Irun artean, bi noranzkoetan, geldialdi hauekin: Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.

  • Irailaren 8tik 21era

Autobusak programatuko dira Pasaia eta Irun artean, bi noranzkoetan, geldialdi hauekin: Pasaia, Lezo Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.

Distantzia Ertaineko trenak:

  • Uztailaren 25etik abuztuaren 6ra

Autobusak programatuko dira Irun eta Andoain artean, bi noranzkoetan, geldialdi hauekin: Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.

  • Abuztuaren 7tik 11ra

Autobusak programatuko dira Irun eta Altsasu artean, bi noranzkoetan, geldialdi hauekin: Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia, Andoain Villabona, Tolosa, Ordizia, Beasain, Legazpi eta Altsasu.

  • Abuztuaren 12tik 20ra

Autobusak programatuko dira Irun eta Andoain artean, bi noranzkoetan, geldialdi hauekin: Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.

  • Abuztuaren 21etik 25era

Autobusak programatuko dira Irun eta Altsasu artean, bi noranzkoetan, geldialdi hauekin: Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia, Andoain Villabona, Tolosa, Ordizia, Beasain, Legazpi eta Altsasu.

  • Abuztuaren 26tik irailaren 21era

Autobusak programatuko dira Irun eta Andoain artean, bi noranzkoetan, geldialdi hauekin: Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.

Distantzia luzeko trenak:

  • Uztailaren 25etik abuztuaren 3ra

Madril – Irun loturak autobusez egingo du Tolosa eta Irun arteko tartea. Uztailaren 24ko Madrildik Donostiarako azken trenak ere errepidez egingo du tarte hori.

Bartzelona – Donostia loturak errepidez egingo du Iruña eta Donostia arteko tartea uztailaren 24tik aurrera.

  • Abuztuaren 4tik irailaren 7ra

Madril – Irun loturak autobusez egingo du Tolosa eta Irun arteko tartea abuztuaren 4tik 6ra, abuztuaren 12tik 29ra eta abuztuaren 16tik irailaren 7ra, abuztuaren 6ko eta 20ko azkeneko Madrildik Donostiarako trenek izan ezik.

Azken kasu horietan, Gasteiz eta Irun arteko tartea egingo dute errepidez.
Abuztuaren 7tik 11ra eta abuztuaren 21etik 25era, Madril – Irun loturak errepidez egingo du Gasteiz eta Irun arteko tartea.

Abuztuaren 12an eta 26an Madrilerako lehen trenek errepidez egingo dute Donostia eta Gasteiz arteko tartea, bitartean bigarrengo trenek Irun eta Gasteiz arteko tartea egindo dute errepidez.

Bartzelona – Donostia loturak errepidez egingo du Iruña eta Donostia arteko tartea irailaren 8ra arte.

  • Irailaren 8tik 21era

Irunetik irteten diren eta hara doazen distantzia luzeko zerbitzuek errepidez egingo dute Irun eta Donostiako geltokien arteko tartea, baita irailaren 22ko lehen zerbitzuak ere. Madrilera doan irailaren 8ko lehen trenak errepidez egingo du Donostia eta Tolosa arteko tartea.

Zenbait trenek ordutegia apur bat aldatzea gerta liteke, errepidezko aldaketetara egokitzeko. Ordutegiak Renferen webgunean kontsultatu ahal izango dira.