Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/05/09

Roberto Mosok "Puto Boomer" liburua aurkeztu du Pasaian

Donibaneko Ubera liburutegian, maiatzaren 7an

Pasaitarrek Roberto Mosoren liburua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten maiatzaren 7an.

"Puto Boomer" izenburua duen liburuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, solasaldian zehar "Zarama" taldeko ibilbidea errepasatu zuen, kazetaritza munduan bizitako anekdotak kontatu eta frankismoaren ostean Nerbioi ibaiko ezkerraldean bizitako egoera sozial eta kulturalaz ere aritu zen.

Amaitzeko, Robertok bi kanta abestu zituen, “Irratia“ eta “Bidea Eratzen”.