Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/10/17

ARTEA antzezlana gehitu da PUAJen programazioan

Golden Apple Quartet taldearen emanaldia ordezkatuko du

Artea izena duen antzezlanarekin gozatzeko aukera izango dute pasaitarrek PUAJ festibalean.

Golden Apple Quarteten emanaldia bertan behera geratu ostean, Udalak beste emanaldi  bat programatu du urriaren 26rako, Juanba Berasategin, 19:00etan.

Sarrerak Bibe.me plataforman daude salgai, 10 euroko prezioan.

Sinopsia: Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordainduta. Marcosek gorroto dio koadroari. Ibon saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta.

Etor zaitez umorearekin gozatzera!