Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/10/11
Pasaiako umorezko 43. jardunaldien aurkezpena
Urriaren 18tik 27ra izango dira 4 barrutietan

Pasaiako umorezko jardunaldiek 43 edizio betetzen dituzte aurten. Aurkezpena urriaren 11n egin da, Gudarien plazan, eta bertan izan dira Aitor Brion Kultura eta Ondare zinegotzia; Joserra Fatxado aktorea; kultura teknikari Beatriz Caballero; eta jaietako arduradun Alazne Mendikute.
Urtero bezala, umorezko saioak 4 barrutietan antolatu dira. Aurten urriaren 18an hasiko dira emanaldiak eta 27ra arte iraungo dute.
Aitor Brion zinegotziaren hitzetan “PUAJen edizio berezia izango dugu aurtengoa. Herriak umorez gainezka egingo du eta artista bikainak izango ditugu barruti guztietako hainbat gunetan. Berrikuntza gisa, gainera, agertoki berri bat izango dugu, Luzuriaga parkea hain zuzen ere. Edizio hunkigarria izango da hainbat arrazoigatik; tartean, Golden Apple Quartet taldea Pasaian ikusteko azken aukera izango delako, “Vamos que nos vamos” bira amaitzear baitaude”.
Programazioa ondorengoa izango da:
- Urriak 18, “B.O.B.A.S” (Cía. Jimena Cavalleti). Antxon, Luzuriaga parkean, 19:00etan (doakoa).
- Urriak 19, “Bihar arte soilik” (Erre produkzioak). Donibanen, Juanba Berasategin, 19:00etan (sarrerak 5 euro).
- Urriak 20, “Lo único que verdaderamente quise toda la vida es ser delgada” (Butaca Zero). San Pedroko udal aretoan, 19:00etan (sarrerak 8 euro).
- Urria 25, “LJ 75 lanean jarraitu” (Cía. Barsanti). Trintxerpeko Gudarien plazan. 19:00etan (doakoa).
- Urriak 26, "Artea" (Txalo produkzioak), Donibanen, Juanba Berasategin, 19:00etan (sarrerak 10 euro).
- Urriak 27, “Azken festa” (Tomaxen abenturak), Donibanen, Juanba Berasategin, 19:00etan (sarrerak 3 euro).
Sarrerak BIBE.me plataforman daude eskuragarri eta emanaldien bideoak eta informazioa udal webgunean kontsulta daiteke.







