Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/10/07

PUAJ! Pasaiako umorezko antzerki jardunaldiak 2022

Urriaren 14tik 23ra lau barrutietan

EGITARAUA 

URRIAK 14 ostirala 

Maite Guevara - ¡QUÉ BUEN DÍA! 

  • Pasai Antxo - Biteri plaza
  • 19:00
  • DOHAINIK
  • Gazteleraz
  • SINOPSIA: Adin guztietako pertsonentzako clown ikuskizuna. (Ez etorri aspergarriak edo tranpatiak zaretenak eta jolasteko edo imajinatzeko gogorik ez duzuenak). Jolastera etorri ez bagara, zer arraiotara etorri gara?
  • Informazio gehiago.

URRIAK 15 larunbata 

Txalo Produkzioak – SAGASTITARRAK

  • Pasai Donibane - Juanba Berasategi
  • 19:00
  • SARRERA: 10€
  • Euskaraz
  • SINOPSIA: Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. “Patriarkatuarekin ez dugu amaituko, mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean”.
  • Informazio gehiago.
  • AURRESALMENTA.

URRIAK 16 igandea

Kamikaz Kolektiboa - Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi

  • Pasai San Pedro - Udal Aretoa
  • 19:00
  • SARRERA: 8€
  • Euskaraz
  • SINOPSIA: Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela?  Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?
  • Informazio gehiago.
  • AURRESALMENTA.

URRIAK 21 ostirala 

Cía Orain Bi – MUTE

  • Trintxerpe - Gudarien Plaza
  • 19:00
  • DOHAINIK
  • Hitzik gabe
  • Ikuskizun onenaren saria LEIOAKO UMORE AZOKA 2022
  • SINOPSIA: Mutazioa etengabea da. Ez daitezela piztiak bakarrik mutatu. Muta ditzagun egiturak, eta  muta gaitezen pertsonok ere. Aurrera jarraitzeko, urrunago iristeko, gorago iristeko; are zailagoa oraindik!!!
  • Informazio gehiago.

URRIAK 22 larunbata 

Metrokoadroka Kolektiboa - ZEOZERTAN DABIL BAINA EZ DAKIT ZERTAN

  • Pasai Donibane - Juanba Berasategi
  • 19:00
  • SARRERA: 10€
  • Euskaraz
  • SINOPSIA: Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: “Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena.
  • Informazio gehiago.
  • AURRESALMENTA.

URRIAK 23 igandea 

El Mono Habitado – LURTARROK

  • Pasai Donibane - Juanba Berasategi
  • 19:00
  • SARRERA: 10€
  • Euskaraz
  • SINOPSIA: Satur eta Martin hirugarren mailako errepide batetik doazela, istripu bat izan dute, objektu bitxi baten ondorioz. OVNIaren aztarnen aurrean, eta goi-mailako adimen baten ebidentziaren aurrean, zalantzan jarriko dute euren adimena eta unibertsoan duten lekua. 
  • Informazio gehiago.
  • AURRESALMENTA.