Argitaratze-data: 2023/01/05
San Pedroko Proisa-ko eremuan espazio balioaniztun berria eraikitzeko obren hasiera
Uda aurretik amaitzea espero da
2023ko urtarrilaren bigarren astean hasiko dira Proisa enpresa zegoen orubean espazio balioaniztun berria eraikitzeko obrak. Obra horiei esker, pasaitarrek estalitako gune berri bat izango dute San Pedron, eta ez dute eguraldiaz arduratu beharko helduentzako nahiz txikientzako jarduerak antolatzeko garaian.
Jaizubia Obras y Servicios, S.L. enpresak egingo ditu Proisa eraikina zegoen orubeko obrak. Obren zenbatekoa, guztira, 252,330,45 €-koa da (BEZ barne).
Espero da lanak uda aurretik amaitzea.