Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2017/06/13
PROISA kultur gunea proiektua abian jartzeko hitzarmena
Pasaiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Proisa elkartea
Pasaiako alkate Izaskun Gomezek, Kulturako diputatu Denis Itxasok eta Pasai San Pedroko Musika, Arte Plastiko eta Arte Eszenikoen Proisa elkarteko presidente Igor Carballok 2017ko ekainaren 12an hitzarmena sinatu dute, PROISA KULTUR GUNEA izeneko kultura-proiektuaren diseinu eta garapenean ez ezik, proiektua abian jartzean ere lankidetzan aritzeko, Pasaiako kultura arloko ahalmen zabala sendotze aldera.







