Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/10/11
12 cm erakusketaren 29. edizioaren prestaketa-lanak
Urriaren 25ean amaituko da izena emateko epea
Pasaiako Udala 12 cm izeneko erakusketaren 29. edizioa prestatzen hasi da, eta parte hartzeko gonbita egin nahi du.
Parte hartzeko baldintzak:
- Parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, interesdunak inprimaki hau bidali beharko digu urriaren 25a baino lehen. INPRIMAKIA.
- Parte-hartzaile bakoitzak 2 obra aurkeztu beharko ditu, eta horiei dagozkien fitxak bete. Muntaketa errazte aldera, argi eta garbi adieraziko da, oharrak atalean, obrak nola jarri behar diren. Era berean, euskarri bereziren bat behar badute, aldez aurretik adierazi behar da. FITXAK.
- Obraren alde batek gutxienez 12 cm neurtu behar ditu, eta gainerako aldeek ez dute neurri hori gaindituko, markoa edo euskarria barne. Erakusketa honen izaerari euste aldera, garrantzitsua da 2. eta 3. baldintzak betetzea. Beraz, ez dira jarriko baldintza horiek betetzen ez dituzten obrak.
- Ikus-entzunezkoen proiekzioek 1´ eta 2´´ (minutu bat eta bi segundo) iraungo dute.
- Obrak Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailera (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe) eraman beharko dira azaroaren 22a baino lehen.
Animatu eta parte hartu erakusketa polit honetan!
2023/2024 KATALOGOA (PDF 25,2 Mb)