Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/07/29

Prentsa-oharra: Eskailera mekanikoen geldialdiak

Teknikarien txostenean baieztatzen da eskailera mekanikoen geldialdiak erabilera okerrak eragiten dituela

Mantentze-lanetako enpresako teknikariek egindako txostenean 36 anomalia jaso dira lau eskailera-ataletan, gehienak erabilera okerrak eragindakoak.

Udalak gizalegearen aldeko deia egin du, eta kalteak nahita eragiten dituztenak salatzeko eskatu du.

Gran Sol, Pablo-Enea eta Kanpitxo kaleak lotzen dituzten eskailera mekanikoetan etengabeko geldialdiak gertatzen ari dira, eta, ondorioz, bizilagunen mugikortasuna zaildu egiten da. Geldialdi gehienak matxura txikiengatik gertatu dira, eskaileren erabilera okerra egiteagatik edo utzikeriagatik, eta zenbaitzuetan nahita egindako ekintzengatik.

Teknikariek egiaztatu ahal izan dutenez, geldialdi horiek eskailerak  egunero erabiltzen dituzten erabiltzaileek eragiten dituzte, izan ere jaistean Stop botoia sakatzen dute, eta horren ondorioz eskailera ez da berriro martxan jartzen, eta teknikoak etorri behar izaten du berriro abiarazteko. Arazoa konpontzeko sentsore batzuk aldatu behar izaten dira, hartara, zerbitzua segurtasun-baldintzetan berrabiaraziko dela bermatuko baita, eta erabiltzaileen presentzia antzematen duenean geldituko baita bakarrik, erorikoak eta arrisku egoerak ekiditearren.  

Sentsoreak instalatzeko konponketak 8.198 euroko aurrekontua du eskailera- atal bakoitzerako, eta dagoeneko agindua eman da lehenbailehen konpontzeko.

Udalak gogorarazi nahi du ekipamendu publikoak gaizki erabiltzeak pasaitar guztiei egiten diela kalte, eta erabiltzaileei beharrezko zerbitzu bat kentzen zaiela eta galera ekonomikoa eragiten dutela, eta, ondorioz, aurre egin beharra dagoela herritarrek eurek jarritako funts eta baliabide publikoak erabiliz. Horregatik, gizalegerako deia egiteaz gain, kalteak nahita eragiten dituztenak Udaltzaingoan salatzeko eskaera egiten da.