Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/01/19
Pasaiako Pasaia Hiria – Xabier Portugal eta Villa de Pasaia – Altamira Puente poesia-sarien erabakia (XXII. ekitaldia)
Garaileak: Maitane Arizti, Olatz Mitxelena eta Elías Gorostiaga
Gasteizko Maitane Arizti Ugarteburuk euskarazko lehen saria eskuratu du, ESNE BIDEA poema-sortagatik; eta Oiartzungo Olatz Mitxelena Larretak bigarren saria irabazi du, IGERIAN lanagatik.
Gaztelaniazko atalean L’Hospitalet de Llobregateko Elías Gorostiaga irabazi du, EL ALMA DE LA ROCA poema-sortarekin.
Zorionak guztioi.
EPAIMAHAIA: Sarietako epaimahaikideak honako hauek izan dira: Irati Goikoetxea eta Nerea Beldarrain idazleak, euskaraz; eta Elena Román, Jesús María Cormán eta Félix Maraña, gaztelaniaz. Saritutako lanak bi liburutan argitaratuko ditu Berminghan Editek.
Sari-banaketa laster izango da Trintxerpeko liburutegian.
Pasaia sariak 1980an sortu ziren, Antxoko barrutian, Altamira Puente liburuzainak hitzarekiko zuen suhartasunaren esparruan. Liburutegi horretan lehiaketak antolatzen ziren, haurrak eta nagusiak hitza eta arteak erabiltzera motibatzeko. Udalak hasiera-hasieratik hartu zuen bere gain sariak bultzatzeko ardura, eta hasiera-hasieratik sustatu zuen saritutako lanen edizioa.
Altamira Puentek laguntzaileak izan zituen, eta laguntzaileen artean bereziki nabarmendu zen Xabier Portugal, bai idazle gisa, bai Pasaiako zinegotzi eta alkate gisa. Berak eman zion jarraipena ekimen honi bertan zuzenean parte hartuz. Bi horien lana aitortzeko asmoz, Pasaiako Udalak erabaki zuen Pasaiako literatur sari hauei haien izena jartzea: Xabier Portugal eta Altamira Puente.
Poesia-sari hauek Gipuzkoatik eta Euskaditik kanpo zabaldu ziren berehala, eta gaur egun poesiaren bozgorailuetako bat dira. Berrogeita hamarretik gora idazlek jaso dituzte sariak, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, eta haien lanak hedatu eta zabaldu egin dira arretaz zaindutako edizioetan. 1981. urteko lehenengo bi liburuak argitaratu zirenetik gaur arte 32 liburu argitaratu dira, 17 gaztelaniaz eta 15 euskaraz. Pasaia Hiria sarien aldeko lanean lagun ugari aritu dira, nola lehiatzaileak, hala epaimahaiko kideak. Guztiak izan dira kualifikatuak eta lau hamarkadetan zintzo aritu dira, garai batean Xabier Portugalek eta Altamira Puentek gogo biziz abian jarritako ekimen honetan.